Ikuskatze-lanak bukatzear ditu Adif-ek. Horrek ahalbidetuko luke Ministerioak emandako 182.000 euroko dirulaguntza jasotzea eta proiektua martxan jartzea
2015etik hamaika gorabehera edukidituen proiektua da Gaztañabaltza-ko estaldura: trintxera luzatzea daasmoa, Social Antzokitik parkerai-noko estalduraren luzapen bat eraikiz. Lehiaketa publikoa aurkeztu etaenpresa bati esleitu ostean, kontratua stand-by-en utzi behar izan zuen Udalak. Horren arrazoia, Adif-ekproiektuak trenbidesarean izangoduen eragina neurtzea.
Gauzak horrela, proiektua berriromartxan jarriko dutela uste du Andoni Busquet alkateak. Alderdi Popularreko Gabriel Rodrigo zinegotziaren galderei erantzunez, “proiektuaren ikuskatze lanak oso aurreratuta ditu Adif-ek eta aurki lanean has gaitezkeela ematen du”, dio Busquetek. 220.000 eurorengatik esleitu du Udalak proiektuaren erredakzioa, horietatik 182.000 euro Espainiako Ministerioak hartu ditu bere gain.
Aurrekontua arindu
