Gizarte laguntzei buruz informazioa emateko sortu zuten iaz Baietz Basauri bulego alternatiboa Trintxera Kultur Elkarteak Fauste Kalean duen egoitzan.
Baztertze Sozialaren Mapa Basaurin txostena aurkeztu berri dute: “Hainbat lagunek pairatzen duten bazterketa soziala gakoa da pobrezia egoerei, zaurgarritasunari eta marjinazioari aurre egiteko”.
Iaz 76 kasu bideratu zituzten: “Oso baikor baloratzen dugu es- perientzia. Kontsulta kopurua, egoera kontuan hartuta, altua izan da. Datuok argi erakusten dute bulegoa martxan jartzearen behar argia zegoela”, diote.
Baietz Basaurik agertu dituen datuen arabera, Udalak 2013an 657 laguntza eman zituen, 2014an 710 eta iaz 644. Batez beste, gizarte laguntzak eskatzen dituztenen kopurua orekan mantendu da. “Larrialdiko Laguntza Sozial hauek, urtetik urtera, gero eta Basauriko familia gehiago artatzeko balio behar dute. Argi geratu da, zoritxarrez, larrialdi egoeran dauden familien kopuruak ez duela behera egiten Basaurin. Eta kontuan hartu gabe laguntza hauetatik kanpo gertatzen direnak”, dio Baietz Basaurik.
Iazko datuen arabera, 1.305 familiak (763 emakumezkoak eta 542 gizonezkoak) heldu diote Diru-sarreren Bermearen Errentari, iaz baino 52 gutxiagok. Horietatik 359 familiak pentsioa osatzeko eskatu du, 499 familiak alokairua ordaindutzeko eta 176 familia gurasobakarrek -hau da, pertsona heldu bat eta adin txikiko senitarteko bat edo gehiago dutenek- laguntzen inguruan galdetu dute (176tik 171 emakumeak izan dira, euren ardurapean adin txikikoak izanda).
Emakumeak eta gazteak
Orientazio bulegora hurbiltzen direnen pro l nagusia emakumezkoa da, Basaurin jaioa, 40 eta 45 urte bitartekoa, bakarrik edo bikotearekin bizi dena. Langabezian edo ordu gutxitan lanean, 500 eurotik behera irabazten duena, eta askotan diru sarrerik ez duena, etxea berea jabetzan edo etxea alokatuta bizi dena.
Bigarren taldea gazteek osatzen dute, “gurasoenetik joanda bizimodua aurrera atera nahi baina ezinean dabiltzanek, lanik ez dutelako edo topatzen dutena eskasa delako”.
