Hitzordua 12:00etan hasiko da Bentako plazan. Ehunak “batu, saretu, oihala marraztu eta joztea” izango dira eginbeharrak, ondoren ekainaren 21eko ekimenean aurkezteko.
Basauriko Gure Esku Dago motorrak berotzen hasi da ekainaren 21ean egingo den “ekintza masiboan” parte hartzeko. Izan ere, apirilaren 25ean, larunbatez eta 12:00etatik aurrera Bentako plazan ‘Ehuntze eguna‘ ospatuko da. “Zatoz jai giroan erabakia ehuntzera. Batu, saretu, oihala marraztu eta jozi egingo dugu“, diote antolatzaileek.
Iaz Durango eta Iruñea lotzea izan zen Gure Esku Dago elkartearen asmoa, Giza Kate “erraldoia” osatuz. Aurten, ekainaren 21ean ospatuko da ekimena. Egun horretan hautetsontzi erraldoiak eraikiko dituzte hiriburuetan, azken hilabeteotan herriz herri biltzen ari diren oihal-zatiak elkar josita.
