Galdakaoko, Arrigorriagako, Etxebarriko eta Basauriko selekzioek jokatuko dute torneoa Santa Barbara furbol zelaian. Amaiaeran omenaldia egingo diote CD Galdakaori bere mendeurrena dela eta.
Abenduaren 26an, larunbatez, ospatuko da Hego Uribe Lauko Torneoaren zortzigarren edizioa Galdakaoko Santa Barbara futbol zelaian eta Basauriko, Etxebarriko, Arrigorriagako eta Galdakaoko selekzioek parte hartuko dute.
Edizio honetako helburua DYAren alde dirua biltzea izango da. Era berean, torneo honek CD Galdakaok urtean zehar antolatu dituen mendeurren-ekitaldiei amaiera emango die.
VIII. HEGO URIBE LAUKO TORNEOA – PROGRAMA
09:30 Etxebarri-Arrigorriaga.
10:30 Galdakao-Basauri.
11:30 Hirugarren eta laugarren postua.
12:30 Finala.
13:30 Parte hartuko duten lau udalerriek CD Galdakaori trofeo bat emango diote bere mendeurrena dela eta.
**Partiduek 45 minutu iraungo dute
