→Basauri

300 basauriarretik gora eman du izena herri-kontsultako hautestontziak zaintzeko

basauri herritarrak

Beharrezkoa den boluntarioen kopurua baino eskabide gehiego jaso direnez, zozketa egingo dute irailaren 13an 12:00etan Basauriko udaletxeko bilera aretoan

Basauriko Udalak epea zabaldu zuen abuztu amaieran herri-kontsultarako erabiliko diren hautestontziak zaintzeko boluntarioentzako izen-emateak. Guztira, 32 lagun eta 32 ordezko izendatuko dituzte.

Gaur bertan izen-emateen epea bukatuko da, eta momentuz, 300 basauriarrek baino gehiegok eman dute izena. Beharrezkoa den boluntarioen kopurua baino eskabide gehiego jaso direnez, zozketa egingo dute irailaren 13an, asteaztez, 12:00etan Basauriko udaletxeko bilera aretoan.

75 euroko haborakina

Ausaz hautatuko dituzten 32 boluntarioek 75 euroko haborakina jasoko dute, hau da, Eusko Legebiltzarreko mahaikideek jasoko duten zenbateko bera. Lehentasuna izango dute langabetuek eta ikasleek.

Datozen egunotan herri-kontsultari buruzko informazioa bidaliko du Udalak etxeetara. Gainera, informazioa emateko karpak eta panelak jarriko ditu eta kontsulta-prozesuari buruzko atala zabalduko du udal webgunean. Aipatutakoaz gain, posta elektroniko bidez zalantzak argitu, eta herri-kontsultari zein Planari buruzko xehetasunak kontsultatu ahal izango dira planeamiento_urbanistico@basauri.net helbide elektronikoan eta 944 666 310 telefonoan.

 

 

 

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak