2018an 50 urte beteko ditu Herriko Taldeakek. Hori aitzaki hartuta, “50 urte hauetako edota lehenagoko argazkiak, kartelak, pegatinak edota Basaurik oraindik ezagutzen ez dituen kontakizunak” bilduko ditu aurten, euren Facebook orrialdean jakitera eman dutenez: “Ahal den informazio guztia batzen ari gara berarekin lan egiteko eta herriarentzat interesgarria izango den materiala sortzeko“, diote.
Materiala biltzeko epea irailaren 15era arte dago zabalik. Horretarako, herrikotaldeak50urte@gmail.com helbide elektronikoa jarri dute interesdunen eskura.
