→Basauri

Trump presidentearen lana hizpide gaur Jose Angel Sainz basauriarraren eskutik

‘Trumpen Amerika, herritar ertain eta etorkinak ikusiko lukeen moduan’ izango da hitzaldiaren gai nagusia eta hizlaria Jose Angel Sainz izango da. Solasaldia martxoaren 2an antolatu du Kultur Basaurik 19:30etik aurrera Basozelai Gizarte Etxean.

Sainz Basaurikoa da, baina Estatu Batuetan bizi da gaur egun. Ingeles filologia ikasi zuen Deustuko Unibertsitatean eta espainiar literaturan doktorea da (Maryland-eko Unibertsitatea).

Era berean, Mary Washington Unibertsitatean hizkuntza modernoen sailean irakaslea izateaz gain, heziketako nazioarteko zentroko zuzendaria da.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak