→Basauri

Hondartza Eskubaloia ekainaren 13an eta 14an Basaurin haur minbizia ikertzearen alde

basauri hondartza eskubaloi solidarioa 2015

Bizkotxalde parkean izango da ekitaldia. Sarrera librea da, baina inskripzioekin bildu den dirua “La Cuadri del Hospi” elkartera bideratuko dute.

Hondartza Basaurira helduko da ekainaren 13an eta 14an. Izan ere, VIII. Eskubaloi Jardunaldi Solidarioa ospatuko da asteburu horretan eta berrikuntza moduan, hondartza eskubaloia modalitatea antolatu du Basauri Eskubaloi Taldeak, Udalaren eta Indupime enpresaren babesarekin. Era berean, maila bereko Euskadiko Txapelketarako puntuagarria izango da jardunaldi hau.

Oraingo honetan jasotako diru-sarrera guztiak “La Cuadri del Hospi” guraso elkarteari emango diote: haurren minbiziaren ikerketa, sozializazio eta humanizaziorako eta hezur-muinaren ematearen hedapena bultzatzen du. Horiek horrela, jasotako diru guztia haurren minbiziaren aurka borrokan dauden ikerketa eta azterketa mediku zientifikoak sustatzeko erabiliko da. Beraz, inskripzioekin (100 euro talde bakoitzeko) eta publizitatearekin lortuko den diru guztia bertara bideratuko dute antolatzaileek. Partida hauek ikusteko sarrera dohainik izango da.

Txapelketa solidario honetan parte hartu nahi duten taldeek atlbasauri.com webgunearen bidez egin behar dute. Gutxienez 6 laguneko taldea edo gehienez 10 pertsonako taldea izan behar dute. Dagoeneko 16 taldek eman du izena: gizonezkoen 12 talde eta emakumenzkoen 4 talde.

HONDARTZA ESKUBALOI SOLIDARIOA – EGITARAUA

Ekainak 13, larunbata

09:00-14:00 Eskola-txapelketa

16:00-00:00 Gizonezkoen eta emakumenzkoen sailkapen absolutua

Ekainak 14, igandea

09:00-13:00 Absolutuen finalaurrekoak eta finala

13:30 Sari banaketa

NORBANAKOEN ZEIN ENPRESEN LAGUNTZA

Txapelketa egunetan jarriko den publizitate estatikan edo iragartzeko kartelean agertzearen truke diru laguntza emateko interesaturik dauden enpresak edo instituzioak Basauri Eskubaloi Taldearekin jarri behar da harremanetan 695 788 532 telefonoan (Pablo).

Era berean, “zero ilara” bat ere egongo da. Sabadell Bankuaren hurrengo kontu zenbakia eskura egongo da norbakanoentzako: ES84 0081 5055 35 0001845086.

48.119 EURO BILDU DIRA AURREKO EDIZIOETAN

Ospatu diren Eskubaloi Jardunaldi Solidario guztien artean 48.119 euro bildu ditu Basauri Eskubaloi Taldeak eta hainbat elkarteri eman izan diote laguntza ekonomikoa. Hala nola, Euskadiko Esklerosi Anizkoitzaren Fundazioari, Bizkaiko Minbizidun Haurren Gurasoen Elkarteari (Aspanovas), Jose Javier Sanz eskubaloi jokalariari, Euskal Herriko Adimen-urritasun Fundazioari, Bizkaiko Bizkarrezur bifidoa eta hidrozefalia elkarteari (Asebi) eta Stop San Filippo Fundazioari (Berritxuak).

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak