→Basauri

Basauriko 29 etxebizitza eraikinek diru-laguntzak jaso dituzte igogailuak jartzeko

basauri etxebizitza 2017 igogailua

Basauriko Udalak iaz 143.349 euro banatu ditu igogailuak eta eskailera-igogailuak jartzeko, eta igogailura sartzeko kotak txikitzeko obrak egiteko.

Basauriko Udalak iaz 143.349 euro banatu ditu igogailuak eta eskailera-igogailuak jartzeko, eta igogailura sartzeko kotak txikitzeko obrak egiteko

Basauriko Udalak 143.349 euro banatu zituen iaz etxebizitza-eraikinetan igogailuak eta eskailera-igogailuak jartzeko, eta igogailura sartzeko kotak txikitzeko obrak egiteko.

Jabeen komunitateek igogailuaren aurrekontuaren %20ko diru-laguntza jasotzen dute, 10.818 euroko mugarekin. Ordainketa bi zatitan egiten da: erdia, obrak hastean eta beste erdia, amaitzean.

Udalak 2016an inbertitutako 143.349 euroekin igogailua jarri dute jabeen 19 komunitatek, 5ek eskailera-igogailuak jarri dituzte eta beste 5ek igogailura sartzeko kota txikitzeko obrak egin dituzte.

26 EIT TXOSTEN

Berrogeita hamar urtetik gora dituzten etxebizitzen birgaitzea sustatzeko ere diru-laguntza ematen du Basauriko Udalak. Hain zuzen, Eraikinaren Ikuskapen Teknikoa (EIT) egiten dute 2013. urtetik.

Obren exekuzio aurrekontuaren arabera honakoa da Udalak ematen dituen laguntza ekonomikoak: 10.000 eta 40.000 euro bitarteko aurrekontua duten obrei, 1.000 euroko diru-laguntza dagokie; 40.000 eurotik gorako kostua aurreikusiz gero diru-laguntza 1.500 eurokoa izango da.

2016an zehar, Basauriko Udalak 26 komunitateri eman zizkien diru-laguntzak, horrelako obrak egin zitzaten eta guztira 32.550 euro eman zuen.

 

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak