→Basauri

III. Mendi Martxa hilaren 17an Down Sindromea Fundazioa laguntzeko

1.015 lagunek parte hartu zuten iazko Mendi Martxan eta 1.389 euro batu zituen Sorgina Kultur Elkarteak partehartzaileen ekarpenekin.

Apirilaren 17an, igandez, ospatuko da Kareagako III. Mendi Martxa. Egunean bertan, 9:00etatik hasita izena emateko aukera egongo da eta partaideek euro bat ordaindu beharko dute. Bildutako dirua Euskal Herriko Down Sindromea Fundazioari bideratuko zaio. Irteera 10:00etan izango da Sorginetxetik. Iaz 1.015 lagunek parte hartu zuten Mendi Martxan eta guztira 1.389 euro lortu zituen Sorgina Kultur Elkarteak.

Iazko martxan lortutako dirua La Cuadri del Hospi elkarteari eman zioten, Gurutzetako Ospitalean Down Sindromea duten pertsonei laguntzeko. Aurten, ostera, erremua zabaldu eta Euskal Herriko Down Sindromea Fundaziora bideratuko dute lortutako dirua.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak