→Basauri

Ikus-entzunezkoak eta solasaldiak mendiari eta kulturari lotutako jardunaldietan

basauri baskonia mt 2015

Baskonia Mendi Taldeak beste behin ere Mendi eta Kultura jardunaldiak antolatu ditu azaroa eta abendua artean, astearteetan. Jardunaldiak Basauriko Ibaigane Kultur Etxean izango dira, 19:30etik aurrera.

Azaroaren 10ean, Maria Jesus Diaz basauriarrak Karpato mendikatean (Ekialdeko Europa) dauden Miniaturazko Alpeei buruzko emanaldia erakutsiko du. Hilaren 17an Iñaki Carranza -Pyrenaica aldizkarian artikuluak idazten ditu askotan- etorriko da eta mundu osoan zeharreko bazterretan bizi izandakoak kontatuko ditu.

Azaroaren 24an Bilbao Mendi Film Festival Tourraren inguruko bi proiekzio eskainiko dituzte. Mendi Tourrak urte osoko ibilbidea egingo du Bilbao Mendi Film Festivaleko azken edizioko pelikula on eta arrakastatsuenekin eta Mendiko artxiboetako film erakargarrienekin. Amaitzeko, pertsona “anonimoak” protagonista izango dira abenduaren 1eko jardunaldian eta euren bizipenak partekatu ahal izango dituzte bertaratutakoekin.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak