Hilaren 14an, larunbatez, Zirzira Ahots Taldeak kontzertua eskainiko du San Pedro Elizan, doan, 20:30etik aurrera. Lagun izango ditu, gainera, Biarte Dantza Eskolako ikasleak. Berrikuntza moduan, teknologia erabiliko dute emanaldian zehar: “Facebook eta Twitter sare sozialeetatik, emailez edo mugikorretako Whatsappetik jasoko ditugun eskaintza guztietatik, denak sailkatu eta familiakoei zein lagunei sorpresaren bat ematean datza ideia”, dio Nuria Gomez Zirzirako zuzendariak: “Musika eskerrak emateko edota zoriontzeko tresna aparta da. Beraz, jendea animatzen dugu mezu dibertigarriak eta hunkigarriak bidaltzera”.
