Larunbateko partidaren atarian jantzi zuten elastikoa :: Indartsu Kluba
San Miguel eta Orduña futbol taldeen arteko partidan izan ziren istiluetan Indartsu Klubeko zenbait jokalarik parte hartu zuten
Indartsu eta Orduña futbol taldeek adierazpen bateratua argitaratu dute martxoaren 4an Basaurin izan ziren istiluak salatzeko. Hain zuzen, UD San Miguel eta Orduña futbol taldeen arteko norgehiagoka jokatu zen Basaurin eta Urduñako zenbait jokalariek irain xenofoboak eta arrazistak jasan zituztela adierazi dute, “bai partidan bertan zein berua bukatutakoan. Hori gutxi ez, eta futbol zelaitik irteteko Ertzaintzaren laguntza behar izan zuten Urduñako jokalariek“.
Jarrera mehatxagarri horien atzean Basauriko gazte talde bat izan zen, eta erasotzaileen artean “Indartsu Klubeko jokalari batzuk“, dio adierazpenak. Horren ondorioz, Indartsu futbol taldeak jakinarazi duenez, “jokalari bat Klubetik bota eta beste lau baztertu ditugu”, dio Eñaut Barandiaran Indartsu Klubeko entrenatzaileetako batek.
TOLERANTZIA ETA KIROLTASUNA
Martxoaren 18an, larunbatez, Indartsu eta Orduña taldeen arteko partidua ospatuko da Soloarten eta bertan “tolerantzia eta kiroltasuna” aldarikatuko dituzte. Norgehiagoka hasi aurretik (11:15ean hasiko da partidua) talde bietako jokalariek zein zaletuek argazkia egingo dute, eta jokalariek “Kirol legez, denok irabazle” dioen kamiseta jantziko dute argazkirako.
Gaur goizean erakutsi dugu kirol legez denok irabazten dogula, emaitza edozein izanda ere! Eskerrik asko gerturatu zareten guztioi! pic.twitter.com/9GuQ7n9N7e
— Indartsu Club (@IndartsuClub) 2017(e)ko martxoak 18
KIROL LEGEZ, DANOK IRABAZLE
Indartsu eta Orduña futbol taldeek egin duten adierazpen bateratua:
*2017/03/19an moldatutako edukia. Argazkia eguneratuta.
