Sagarrak-Ekologistak Martxan taldeak eta Ingurumenaren aldeko Boluntarioen Sareak ingurumenaren alde lan egiteko eguna antolatu dute. Hitzordua maiatzaren 10ean izango da 10:00etan Basauriko Iruaretxeta parkean eta 14:00ak arte iraungo du. Antolatzaileek adierazi dutenez, “gomendagarria da mendiko botekin eta arropekin etortzea“. Jarduna aurrera eramateko beharrezko lanabesak eta materialak antolatzaileen kontura izango dira.
