Hiru furgonetetako arduradunak auzipetu ditu Torres epaileak. Epaiketatik kanpo geratu dira tiro egin zuten ertzainak eta operazioaren arduradun nagusia
Apirilaren 9an bost urte egingo ditu Iñigo Cabacas basauriarra hil zela, lau egun aurretik Ertzaintzak botatako gomazko pilota batek buruan jo eta gero. Atzo Ana Aurora Torres magistratuaren erabakia iritsi zen: operazioan parte hartu zuten hiru furgonetetako hiru arduradunak epaituko dituzte eta “zuhurtziagabekeriazko giza hilketa” leporatuko diete. Errudun direla frogatuz gero, 9 urte arteko kartzela zigorra jaso lezakete.
Bien bitartean ez dituzte epaituko 2012ko apirilean tiro egin zuten ertzainak, ezta operazioaren arduradun nagusia ere. Epailearen arabera, “ezinezkoa” da zehatz jakitea zein izan zen Cabacas hil zuen pilotakadaren egilea. Operazio arduradunari dagokionez, oraingo epaiak ez du jasotzen horren inguruko azalpenik.
OMENALDIA KIRRULIN
Iñigo Gogoan Herri Ekimenak zigorgabetasunaren kontrako giza-katea antolatu du apirilaren 7an 19:30ean Bilboko Epaitegiaren inguruetan. Era berean, apirilaren 8an 12:30ean Cabacasen familiak eta lagunek omenaldia egingo diote Kirruli Plazan (Bilbo).
2012ko apirilaren 13an kontzentrazioa deitu zuten Iñigo Cabacasen lagunek Basauriko Arizgoiti plazan. Bidebietak jaso zuen horren berri:
