Ekainaren 18an, igandez, Basauriko Iruaretxeta mintegia ezagutzeko ate irekien jardunaldia antolatu du Sagarrak ekologista taldeak. 10:30etik aurrera zabalik egongo da mintegia eta bertaratuko direnek tokian tokiko landareen berri izango dute.
“2006an sortu genuen bertako landareen haztegia Iruaretxeta parkean. Izan ere, baso-ekosistemak leheneratzeko, ezinbestekoa da eskualdean bizirik dirauten arboletatik bildutako hazien landareak izatea: horrek bermatuko du tokiko espezie genetikoak gordeko direla”, diote talde ekologistatik.
