Erro grekolatindarretatik eta mitologia klasikotik abiatuta, botanikarekin eta landare mitologikoekin lotutako hiztegia ingelesez landuko dute DBH 4. mailako ikasleek.
Basauriko Urbi Institutuak eskolen arteko lankidetzari dagokion Erasmus+ proiektua eskuratu du. Proiektu honek F.O.R. izena dauka: Finding Our Roots (Gure sustraien bila). Izatez, erro grekolatindarretatik eta mitologia klasikotik abiatuta, botanikarekin zein landare mitologikoekin lotutako hiztegia ingelesez lantzea da proiektu honen helburua.
Latina eta greziera ikasten duten DBH 4. mailako eta Batxilergoko ikasleek hartuko dute parte ekimenean: “Hurrengo bi ikasturteetan zehar Italiako eta Greziako bi ikastetxe izango ditugu proiektu-kide: Plinio Seniore ikastetxea (Castellammare di Stabia, Campania, Italia) eta Model Experimental Varvakeio Lyceum ikastetxea (Atenas, Grezia)”, dio Maria Jesus Ramirez Urbi Institutuko latineko irakasleak: “Hizkuntza-erregistro jasoa, botanika eta mitologia aztertzeaz gain, lagunarteko erregistroa ere ingelesez landuko dute proiektu-kideek”.
3 TOPAKETA 2015-2016 IKASTURTEAN
Azaroak 28-Abenduak 5
Urbiko eta Varvakeioko ikasleak Castellammare di Stabiara
Otsailak 25-Martxoak 3
Urbiko eta Castellammare di Stabiako ikasleak Atenasera
Apirilak 9tik 16ra
Castellammare di Stabiako eta Varvakeioko ikasleak Basaurira
