Sareak

☉ Basauri

Itziar Ituñok eta Lantegi Batuakek jasoko dituzte aurtengo Ixatxak Sariak

Aurten 20. urteurrena ospatzen da Ixatxak Sariak ematen dituztela Basaurin. San Jose ikastetxearen ikasle ohien elkarteak banatzen ditu urtero 1997tik.

|

basauri itziar ituño goya hautagaia 2014

Aurten 20. urteurrena ospatzen da Ixatxak Sariak ematen dituztela Basaurin. San Jose ikastetxearen ikasle ohien elkarteak banatzen ditu urtero sari hauek 1997tik.

Ixatxak Sarien helburua da udalerriko pertsonak edota instituzioak omentzea, gizartearekiko, kulturarekiko edota kirolarekiko egiten duten lanarengatik. Aurten, omenduak izango dira Itziar Ituño aktorea eta Lantegi Batuak Fundazioa.

Sari banaketa martxoaren 19an, igandez, izango da San Jose ikastetxeko areto nagusian. Edurre Dantza Taldeak eta Danbolin Txistulari Elkarteak emanaldia eskainiko dute 11:30etik aurrera eta 12:30ean gala ospatuko da.

Garaikurra Victor Sarriugarte artista basauriarrak sortu zuen etaValentin Fernandez ‘Pinceles’ pintorea du oinarri, ‘Ixatxak’ ezizenez ere ezaguna.

☉ Basauri

Espainiako Polizia Sidenor erregistratzen ari da Basaurin, Israeli altzairua saltzeagatik

Espainiako Auzitegi Nazionalak ikerketa abiarazi zuen iazko urrian, Sidenorrek Israel Military Industries (IMSI) armagileari altzairua saltzea leporatuta

|

Basauriko Sidenor lantokiko sarrera eta Espainiako Polizia // Geuria

Espainiako Polizia Basauriko Sidenor lantokia erregistratzen ari da, Israel Military Industries (IMSI) armagileari altzairua saltzegatik irekitako ikerketaren barruan.

Espainiako Auzitegi Nazionalak ikerketa abiarazi zuen iazko urrian, Israelgo arma enpresa bati altzairua saltzeagatik.

Ildo horretan, Jose Antonio Jainaga Sidenorreko presidenteak eta zuzendaritzako beste bi kidek azaroan epailearen aurrean deklaratu zuten azaroan.

Jainagak orduan adierazi zuen Israeli egindako altzairu salmentetan Sidenorrek ez zuela irregulartasunik egin: “Salmenta horiek egiteko unean ez zegoela mugarik Israelekiko merkataritza-harremanetan”, esan zuen.

Osorik irakurri

☉ Basauri

Itzuliako Basauriko etapa apirilaren 8an izango da

Itzuliako hirugarren etapa jokatuko da Basaurin. Helmuga Basozelain izango da

|

Apirilaren 7an, asteartez, izango da Basauriko etapa // Geuria

Apirilaren 6tik 11ra bitartean izango a Itzulia. Eta lasterketak protagonismo berezia izango du aurten Hego Uribe eskualdean. Izan ere, Basauri-Basauri eta Galdakao-Galdakao etapak egin beharko dituzte txirrindulariek.

Gaur jakin dugunez, eta antolakuntzak hala zehaztuta, Basauriko etapa hirugarrena izango da, apirilaren 8an, asteazkena. Irteera oraindik non izango den zehaztu ez dute, baina helmuga Basozelain izango da, GEURIAn aurreratu genuen bezala.

Basauriko helmuga “zorrotza” izango da eta txirrindulariek % 12 eta % 16 arteko aldapa igo beharko dute.

Galdakaoko etapa hurrengo egunean, apirilaren 9an, jokatuko da. Laugarren etapa horretan ere txirrindulariek aldapa gogorra igo beharko dute: Elexaldekoa, hain zuzen. Horren berri ere eman genuen GEURIAn.

Lehenengo etapa Bilbon izango da, eta beste etapak izango dira: Iruñea-Astitz, Eibar-Eibar, eta Antzuola-Bergara.

Osorik irakurri

☉ Basauri

Ainhoa Etxaide LAB sindikatuko idazkari ohiak hitzaldia emango du Marienean emakumeen parte-hartze politikoari buruz

Otsailaren 12an, ostegunez, izango da hitzaldia Marienean: ‘Emakumeen parte-hartze politikoa: gertatu (ez) diren aldaketak’

|

Ainhoa Etxaide LAB sindikatuko idazkaria izan zen 2008tik 2017ra // LAB sindikatua, artxiboa

Ainhoa Etxaide Amorrortu LAB sindikatuko idazkari ohiak ‘Emakumeen parte-hartze politikoa: gertatu (ez) diren aldaketak’ hitzaldia emango du euskaraz Marienean.

Otsailaren 12an, ostegunez, izango da 18:00etatik 20:00etara bitartean.

“Bizipenak partekatzea eta jakintzak kolektibizatzea izan da emakume askorentzat ikasteko modu nagusia. Gaur egun, emakume asko sartu dira esparru akademikoan, ikerketan, eta batzuek ikuspegi feminista ematen diete beren lanei. Hitzaldi honetan, bi ikerketatan ikasitakoa partekatuko dugu”, azaldu dute Marieneatik.

Hitzaldirako sarrera librea izango da, baina interesa dutenek izena eman behar dute berdintasuna.basauri.eus webgunearen bitartez, mezua bidalita marienea@basauri.eus helbide elektronikora, 946 124 100 telefono zenbakira deituz edo zuzenean Marieneara bertaratuz.

Osorik irakurri

☉ Basauri

Hitz-erdiko Kontaketak lehiaketak 750 euro banatuko ditu euskarazko ipuin laburrak saritzeko

Lehiaketaren bederatzigarren edizioan parte hartzeko lanak martxoaren 16ra arte jasoko dituzte. Saritan 750 euroko bonuak banatuko dituzte

|

Martxoaren 16ra bitartean jasoko dituzte euskarazko ipuin laburrak // Geuria

Hitz-erdiko Kontaketak lehiaketaren bederatzigarren edizioa abiatu du Zirt Zart Basaurik. Martxoaren 16ra bitartean jasoko dituzte euskarazko ipuin laburrak, gehienez 100 hitzekoak, zirtzart.basauri.eus webgunearen bitartez.

Aurten Askotan pentsatu nuen une hartan” izango da ipuinek izan behar duten hasiera, antolatzaileek hala erabakita, eta esaldi horretatik abiatu beharko dituzte lanak idazleek.

Lehiaketa 12 eta 35 urte bitarteko gazteei dago zuzenduta eta asmoa da idazmenean interesa dutenen talentua aurkitzea.

Guztira bost sari banatuko dituzte: lehen sailkatuak 200 euroko bonua jasoko du, biharrenak 150 euroko bonua, hirugarrenak 100 euroko bonua, eta Elkar sariaren zein Basauri sariaren irabazleek bakoitzak 150 euroko bonuak jasoko dituzte.

Elkar sarian 12-17 urte bitartekoen proposamenak baino ez dituzte aintzat hartuko eta Basauri sarian herrian erroldatua egon beharko da parte hartzailea. Ipuin sarituak GEURIAn argitaratuko ditugu, bai paperezko alean zein webgunean.

Basauriko Udalaren Gazteria arloak antolatzen du lehiaketa eta Elkarren eta GEURIAren laguntza du. 2018an jarri zuten martxan lehiaketa eta urtetik urtera hazi egin da, ez bakarrik Basaurin, baizik eta Euskal Herri mailan ere.

Datuak datu, eta lehiaketak izan dituen formatu desberdinak tarteko, lehenengo edizioan 89 kontakizun jaso zituzten, bigarrenean 83, hirugarrenean 54, laugarrenean 204, bosgarrenean 288, seigarrenean 149, zazpigarrenean 155 eta zortzigarrenean 233.

Iaz honako hauek izan ziren sarituakLier Alvarez Palacios (Arrigorriaga), Xabat Irazabal Lopez (Gernika), Aroa Elortza Payros (Bergara), Elorri Argüeso Gundin (Bilbo) eta Zuriñe Leon Salcedo (Basauri). 

Osorik irakurri

☉ Basauri

Basaurin alokairua mugatzeko prozedura hasi du Eusko Jaurlaritzak

Basauriko auzo guztiak tentsio handiko merkatu izendatzeko prozedurari ekin dio Jaurlaritzak. Tentsio handiko eremu izendatuta, alokairuaren prezioak mugatuko dira

|

Udalerri osoan mugatuko da alokairuaren prezioa, tentsio handiko eremu izendatu ostean // Geuria

Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza eta Hiri Agenda Sailak Basauri osoa tentsio handiko gune izendatzeko prozedura hasi du, Udalak duela hiru hilabete eskaera egin eta gero.

Udal arduradunek aurreikusten dute izendapena ekaina eta uztaila bitartean gauzatuko dela.
Eta, behin Basauri tentsio handiko eremu izendatuta, alokairuaren prezioak mugatuko dituzte.

Basaurik % 30eko muga gainditzen du alokairuko etxebizitza ordaintzeko egin beharreko esfortzuari dagokionez, % 30,8ra iristen baita.

Ondorioz, alokairuaren prezioak eta horiek etxebizitza ordaintzeko gehiegizko ahalegin ekonomikoan duten eragina mugatzeko asmoz, udal ordezkariek eta Eusko Jaurlaritzak ezinbestekotzat jo dute udalerria eremu tentsionatu izendatzea.

Plan espezifikoak garatzea

Legeak ezartzen duen bezala, Basauriko Udalak etxebizitzaren alorrean desorekak zuzentzeko beharrezkoak diren neurrien plan espezifiko bat eta horren garapen-egutegia idatzi behar du.

“Gure udalerriaren kasuan, izendapenaren ondoren garatu beharko den plan espezifikoan jasotako neurriak dagoeneko ezarrita daude edo ezartze-prozesuan daude. Aktibatu daitezkeen etxebizitza arloko tresna gehienak martxan daude dagoeneko, azken urteotan egindako lan garrantzitsuari esker. Enpresa espezializatu bati agindutako diagnostikoak eta neurri-planak hori berretsi besterik ez dute egin”, nabarmendu du Asier Iragorri Basauriko alkateak.

Planak ezartzen duen ekintza indartsuenetako bat etxebizitza eskuragarria sustatzea da. Esate baterako, 2026 eta 2029 urte bitartean alde batetik 362 etxebizitza —horietatik % 73 babes publikokoak izango dira—, eta bestetik 42 zuzkidura bizitoki eraiko dituzte Basaurin.

“Alokairura bideratutako ehunekoa, Eusko Jaurlaritzarekin batera Azbarren eremuan eta bizitoki-dotazionalen sustapenean egindako ekintza koordinatuaren bidez, aldian aldiko etxebizitza-eskaintza osoaren % 46 izango da gutxienez“, dio Iragorrik.

Etxebizitza hutsak mugiaraztea

Etxebizitza erosteko Euskadiko hiri garestirik gehienak Bizkaian daude, eta Basauri da bigarren eskuko etxebizitzen prezioaren urte arteko igoerarik handiena izan duena (% 18,5).

Basaurin 1.000 etxebizitza inguru daude hutsik eta Udala % 150eko errekargua ezartzen ari da erroldatutako pertsonarik ez duten etxebizitzei.

Bestetik, Udalak gauzatuko duen beste ekintza bat da Bizigune eta ASAP bezalako alokairuan bitartekaritza-programak sustatzea.

Gaur egun, Basaurik 53 etxebizitza ditu ASAP programan eta 207 Bizigunen: “Alokairu eskuragarriko merkatura bideratutako etxebizitza kopuru handia da hori, beste udalerri batzuetan (euskal hiriburuak barne) mugiarazitako etxebizitzekin alderatuz gero”, dio Iragorrik.

Zentzu horretan, Bizigune eta ASAP programetako kide diren etxebizitzei % 99ko hobaria ezartzen die Udalak, lehen % 50ekoa zenean.

Lokalak etxebizitza bihurtzea

Era berean, planak adierazten du udalerriak lokalak etxebizitza bihurtzeko ordenantza bat izan behar duela.

Basauriko Udalak 2021etik du ordenantza hori, baina udal arduradunek eguneratu eta malgutuko dute, mota horretako etxebizitza kopurua handitzea lortzeko.

“Aldaketa hori Eusko Jaurlaritzaren bizigarritasun-dekretu berria indarrean jartzen denean egin ahal izango da, baldintzetan malguagoa izango baita”, diote. Hego Uribe eskualdean, Galdakaon dagoeneko malgutu egin dute ordenantza hori.

Egoitza-eraikinen parkeko jarduketei eta hiri-birgaitzeari dagokienez, Basauriko Udalak lehendik ere ematen ditu dirulaguntzak eraginkortasun energetikoa, irisgarritasuna eta eraikinen birgaitzea sustatzeko. Planak proposatzen duen beste ekintza bat Gaztelagun programa sustatzea da, gazteen emantzipazioari laguntzeko alokairurako dirulaguntza baten bidez. Gaur egun, Basaurin alokairu libreko etxebizitza batean bizi diren 188 gazte dira laguntza horren onuradun.


Osorik irakurri