→Basauri

‘Sator lokatzak’ liburua aurkeztuko du Basaurin Jon Arretxe idazleak

galdakao jon arretxe 2015 azoka

Jon Arretxe idazleak Basaurin, bere sorterrian, aurkeztuko du bere azken nobela, ‘Sator lokatzak’ urtarrilaren 25ean Pozokoetxe Kultur Etxean.

Jon Arretxe bere sorterrira itzuliko da urtarrilaren 25ean, asteazkenez, eta ‘Sator lokatzak’ bere azken liburua aurkeztuko du Pozokoetxe Kultur Etxean 19:00etan.

Touréren bosgarrena

Idazle basauriarrak 25 urte bete ditu literatura munduan. Azken aldian publikatu dituen liburuetan Touré da protagonista nagusia. Guztira, bost liburu eskeini dizkio pertsonaje honi: ’19 kamera’ (Erein, 2012), ‘612 euro’ (Erein, 2013), ‘Hutsaren itzalak’ (Erein, 2014), ‘Estolda jolasak’ (Erein, 2015) eta ‘Sator lokatzak’ (Erein, 2016).

Hezkuntzara bideratutakoak

Arretxek idatzi dituen liburuen artean batzuk hezkuntza eskoletan landu dituzte. Besteak beste, ‘Hakuna Matata’ (Labayru, 1991; Elkar, 1995), ‘Harresi handirantz’ (Zubia-Alfaguara, 1997), ‘Ostegunak’, ‘Ostiralak’ eta ‘Larunbatak’ (Elkar, 1997, 1999, 2001), ‘Manila konexioa’ (Elkar, 2003) eta ‘Beti iparralderantz’ (Erein Auskalo, 2014).

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak