Maiatzaren 12an hasiko da 2015eko Basauriko Euskal Astea eta maiatzaren 22ra arte luzatuko da. Irakurketa Kluba, herri kantaldia, bertso topaketa eta Bizi Kirola Euskaraz zirkuitua dira ekintzetako batzuk.
Bentako San Isidro jaiekin batera heldu da Basauriko Euskal Astea. Maiatzaren 12tik 22ra arte ospatuko da eta hainbat ekitaldi antolatu ditu Udalak. Besteak beste, nabarmendu egingo dira Jon Arretxe idazle basauriarraren “San Frantzisko, Bilboko Afrika txikia” hitzaldia maiatzaren 20an 19:30ean Ibaigane Kultur Etxean, baita Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoen ikuskizuna ere maiatzaren 17an 16:30ean eta 18:30ean Social Antzokian.
Gainera,adin guztietako jarduerak antolatu dituzte. Hala nola, irakurketa kluba, herri kantaldia, “Basaurin zuztarretatik oinez” ibildide toponimikoaren aurkezpena, umeentzako zein gazteentzako Euskal Jaiak, ikastetxeen arteko bertso topaketa, zinea eta Bizi Kirola Euskaraz ekimena.
BASAURIKO EUSKAL ASTEA – EGITARAUA
Maiatzak 12, asteartea
Zuztarluze txapelketaren finalak Social Antzokian
10:00 LH 5. mailakoen finala
11:45 LH 6. mailakoen finala
Maiatzak 13, asteazkena
17:45 Irakurketa Kluba: “Rodarika: Eider Eibar eta Miren Larrea – Zakubete ipuin” Social Antzokian. Sartzeko gonbidapena beharko da.
Maiatzak 14, osteguna
18:30 Herri kantaldia: “Orbelak airez aire” Social Antzokian
CDko abestiak taularatuko dituzte eskola eta ludotekako ikasleek, baita Udal Musika Eskolako eta herriko elkarte ezberdinetako kideek ere.
Horrez gain, “Basaurin zuztarretatik oinez: San Migel, Finaga eta Kukurrustu gaina” ibilbide toponimikoa aurkeztuko da.
Maiatzak 15, ostirala
17:30 Umeentzako Euskal Jaia Solobarriako karpan
Tailerrak, puzgarriak, musika eta denbora-pasak.
Maiatzak 16, larunbata
20:00 Euskal Jai Gaztea Basozelaiko Gaztegunean
Erromeria eta pintxo dastaketa.
Maiatzak 17, igandea
10:30 Bizi Kirola Euskaraz Bizkotxalde parkean
Basauriko kirol elkarteek euskaraz prestatutako kirol zirkuitua, ume, gazte eta familientzat.
Oharra: euria eginez gero, Artunduaga kiroldegian izango da.
18:00 Euskal Jai Gaztea San Migelgo Gaztegunean
Erromeria eta pintxo dastaketa.
16:30 eta 18:30 Pirritx, Porrotx eta Marimotots: “Txo, Mikmak txikia” Social Antzokian
Maiatzak 20, asteazkena
19:30 Jon Arretxeren hitzaldia: “San Frantzisko, Bilboko Afrika txikia” Ibaiganeko Kultur Etxean
Maiatzak 21, osteguna
10:00 Ikastetxeen arteko bertso topaketa Social Antzokian
Maiatzak 22, ostirala
20:00 eta 22:00 Zinea: “Txarriboda” Social Antzokian
