Jon Pierrot, Smoke Idols eta Grand Matter dira Rockein!-en hirugarren edizioko sari nagusirako hautagaiak. Hiru taldeak bilbotarrak dira. Hego Uribe eskualdeko taldeen lehiaketaren finala maiatzaren 9an izango da 21:00etatik aurrera Basauriko Social Antzokian, sarrera doan. Aipatutako bandekin batera, Boogie Riders (Arrigorriaga), Aneika Ara (Galdakao) eta Free The Wheel (Galdakao) taldeek ere zuzenean joko dute, tokian tokiko talderik onenaren saria nork eskuratuko. Finalean esango dituzte irabazleen izenak. Guztira 94 musika taldek eman dute izena. Horietatik, 22 bertako taldeak eta beste horrenbeste euskaraz dutenak.
