→Basauri

Jorge Martinez basauriarra 24 orduz ibiliko da bizikletan haur minbizia ikertzearen alde

basauri bizikleta ibilbide solidarioa jorge martinez 2015

Irailaren 24an Bizi-martxa egingo du Basaurikoak eta 24 orduz bizikletako pedalei eragingo die Arratia-Nerbioi eta Durangaldea eskualdeetatik zehar.

Iaz egin bezala, aurten ere ekintza solidarioa prestatu du Jorge Martinez basauriarrak haur minbizia ikertzearen alde. Irailaren 24an, larunbatez, Bizi-martxa egingo du Basaurikoak eta 24 orduz bizikletako pedalei eragingo die Arratia-Nerbioi eta Durangaldea eskualdeetatik zehar.

Ibilbidea Basaurin hasiko da 21:00etan eta Arrigorriaga, Ugao, Zeberio, Igorre, Lemoa, Zornotza, Durango, Berriz, Elorrio, Durango, Zornotza, Galdakao eta Basauri zeharkatuko ditu, ondoren kontrako bidea berriro egiteko.

Ekimen solidario honen parte izan nahi duenak eskuragarri du La Cuadri del Hospi taldearen aldeko kontu korrontea: 3035 003 03 034.0.04553.0 (Laboral Kutxa)

 

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak