Hitzordua apirilaren 26an izango da. Izen-emateak euro bateko kostua izango du eta bildutako dirua La Cuadri del Hospi elkartearentzat izango da.
Igande honetan, apirilaren 26an, Karegako II. Mendi Martxa ospatuko da eta aurten ere elkartasunarekin bat egingo du. Kareaga auzoko jarduerak sustatzeko, familiartean kirola praktikatzeko eta bide batez, bidezidorrak eta batzuentzat ezezagunak diren bideak berreskuratzea -hala nola, Arratiako Tranbiaren bidea- dira Mendi Martxaren helburuetariko batzuk.
Era berean, haur minbiziaren aurkako borrokarekin bat egingo du jarduera honek: ikerketarako dirua biltzea eta hezur-muineko dohaintzaren inguruan biztanleria sentsibilizatzea, besteak beste, izango dira helburuak. Izen-emateak euro bateko kostua izango du eta bildutako diru guztia La Cuadri del Hospi delako elkartera bidaliko da.
8,5 kilometroko ibilbidea izango da eta 10:00etan hasiko da Sorgintxetik abiatuta. 09:00etatik aurrera inskripzioak egiteko aukera izango da Sorgintxean bertan.
II. MENDI MARTXA – IBILBIDEA
