Bizkaiko Foru Aldundiak 66.259 euroko diru-laguntza eman dio Basauriko Udalari 5. edukiontzia San Migel auzoan hedatzeko. Udaletik aurreikusten dutenez, konposta egiteko sistema apirilean helduko da eta, gutxi gorabehera, giltzarekin irekiko diren 15 edukiontzi eta ostalarientzako beste 17 edukiontzi ipiniko dituzte. Guztira, 600 bat ontzi banatuko dituzte etxebizitzetan. Aurretiaz informazio kanpaina zabalduko du Basauriko Udalak, Aste Santua eta gero sistema hau martxan egon dadin.
2013ko abenduan heldu zen konpostatze sistema Basaurira, Pozokoetxe auzora, eta horretarako Foru Aldundiak 33.128 euroko laguntza eman zuen. Berrikuntza nabarmena ekarri zuen Pozokoetxeko konpostatze sistemak, izan ere kozinatu gabeko zein kozinatutako elikagaiak sartzea ahalbidetu zuen.
