→Basauri

Kontserjeen lan-poltsa zabaldu du Basauriko Etxe Maitia egoitzak

Basauriko Udaleko Etxe Maitia Adinekoen Egoitzak kontserjeen lan-poltsa zabaldu berri du eta aldi baterako beharrizanei aurre egiteko helburuarekin eratu dute. Deialdia irekita egongo da apirilaren 14ra arte (19:30ak arte) eta interesatuek Basauriko Udaleko Herritarrei Informazioa eta Arreta emateko Bulegoetan aurkeztu beharko dute izena emateko eskabidea eta lan-merezimendua 08:30etik 14:00etara. Udal webgunearen bitartez ere bidali daiteke eskaera.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak