→Arrigorriaga

Kontzentrazioak nagusi Hego Uriben Emakumeen aurkako indarkeriaren egunean

hegouribe emakumeenganako indarkeriaren kontra 2014

Arrigorriagak, Basaurik, Etxebarrik, Galdakaok eta Ugaok Emakumearen aurkako indarkeriaren nazioarteko eguna ospatuko dute. Era berean, Beldur Barik topaketa lokalak burutuko dira.

Azaroaren 25ean Emakumeen aurkako indarkeriaren nazioarteko eguna ospatzen da eta Hego Uribe eskualdean hainbat ekitaldi antolatu dituzte. Ekitaldiez gain, azaroaren 28an, larunbatez, Beldur Barik Topaketa ospatuko da Amurrion.

 


ARRIGORRIAGA


Azaroak 24, asteartea

18:00 Emakumeenganako indarkeriaren berri emateko tailerra, Izaskun Landaida EMAKUNDEko zuzendariaren eskutik. Abusu Zentro Soziokulturala

Azaroak 25, asteazkena

12:00 Kontzentrazioa udaletxe aurrean

17:30 Beldur Barik topaketa lokala udaletxean

 


BASAURI


Azaroak 25, asteazkena

13:00 Kontzentrazioa Arizgoitiko plazan

Abenduak 1, asteartea

19:00 Beldur Barik topaketa lokala Marienean

Abenduak 3, osteguna

17:30-19:30 Mahai ingurua: Jeanne Nzuzi Nsambak Kongoko Errepublika Demokratikoa eta indarkeria matxistei buruz gogoeta egingo du. Mugarik Gabe GGKEak indarkeria matxistak Euskal Herrian eta honen inguruan egiten duten lana aztertuko du, eta Basauriko Berdintasun teknikariak ere parte hartuko du.

Abenduak 4, ostirala

10:00-13:00 “Tailerretik ekintzetara”, May Serrano Mujeres Imperfectas elkartearen eskutik. Dinamika ezberdinen bidez, mahai-inguruan eta solasaldian lortutako ondorioak aztertuko ditugu, guztion artean ekintza bat garatzeko. Mahai inguruan eta eztabaidan parte hartu zuten Basauriko elkarte eta taldeak bertan izango dira.

 


ETXEBARRI


Azaroak 25, asteazkena

17:00-19:00 Udaletxeko plazan (euria eginez gero, frontoian):
– Umeentzako tailerrak udaletxeko plazan
– Beldur Barik bideoen emanaldia
– Stand informatiboa
– Erakusketa: Emakumeak historian

18:00 Kontzentrazioa

18:15 Elkartasun mantaren zozketa

18:15-19:00 Perkusio afrikarra
19:00 Txokolatada

 


GALDAKAO


Azaroak 26-27 XI. BERDINTASUNERAKO JARDUNALDIAK

 


UGAO


Azaroak 25, asteazkena

17:00 Argazki erakusketa eta tailerrak herriaren enparantzan

18:00 Kontzentrazioa

Azaroak 26, osteguna

16:45 Emakumeen eta gizonen arteko berdintasunari buruzko VIII. marrazki lehiaketaren sari banaketa udaletxean

Azaroak 27, ostirala

17:00 Autobus ibiltaria, zine foruma eta solasaldia herriaren enparantzan

17:30-20:00 Ugaoko Gazteok Beldur Barik lehiaketaren proiekzioa, botazioa eta sari banaketa Gaztelekuan

Azaroak 29, igandea

11:00 Emakumezkoen goma paleta jaialdia Gernikako enparantzan. Bizkaiko txapelketa

Abenduak 1-11

Erakusketa udaletxean: “Marika Vila. Emakume ahotsa. Estereotipoak apurtzen”

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak