Korrontzi folk taldeak kontzertua eskainiko du maiatzaren 7an, igandez, 19:00etatik aurrera Social Antzokian. Basauriko Euskal Astearen barruan dago programatuta ekintza hau.
‘Korrontzi Dantzan’ ikuskizuna eskainiko dute eta bertan arituko dira Basauritar, Edurre eta Agintzari dantza taldeak. Sarrerak dagoeneko salgai daude 7 euroan eta Social Antzokiko bazkideek 5 euroan eskuratu ditzakete.
KORRONTZI DANTZAN – FITXA TEKNIKOA
- Proiektuaren zuzendaria: Agus Barandiaran
- Korrontzi taldea:
- Agus Barandiaran: trikitixak eta ahots nagusia
- Ander Hurtado de Saratxo: perkusioak eta bateria
- Kike Mora: kontrabaxu elektrikoa, baxu elektrikoa eta koruak
- Alberto Rodriguez: gitarra, mandolina, oktabatutako mandolina eta koruak
- Cesar Ibarretxe: soinu teknikaria
- Musikari gonbidatuak: X. Berasaluze “Leturia” (Pandero) & D.Conde (Gaita eta Whistles) & Aitor Aspuru (Pandero) & Iñaki Palacios (Txistu) & Basauriko Trikitilariak
- Proiektuaren dantza irakaslea: Izaskun Iturri
- Dantzariak:
- Basauritar, Edurre eta Agintzari Dantza Taldeak (Basauri)
- Oinkari Dantza Taldea (Villabona)
- Mulixka Dantza Taldea (Gasteiz)
