Emakumeak Aniztasunean elkarteak, Basauriko Udalaren eta beste elkarte batzuen laguntzarekin, Kultura-aniztasunaren jaialdi komunitarioa antolatu du hirugarren urtez maiatzaren 20an, larunbatez, Basauriko Solobarria plazan 17:00etataik 21:00etara. Besteak beste, merkatu txiki solidarioa, ikuskizunak, jolasak eta tailerrak (aurpegi-margoketak, izenak arabiar hizkuntzan jartzea, afrikar txirikordadk, henna, Basauriko landareak, etab.), munduko sukaldaritza (Kongo, Honduras, Salvador, Kolonbia, Etiopia) eta erakusketak izango dira.
Kultura-aniztasunaren aldeko III. Jaialdia – 2017 – Basauri
Maiatzak 20, larunbata
17:00 Jaialdiaren irekiera. Giza-katea
17:15 Poema irakurketa. Norma Maffare
17:30 Dantza: Sangra Boliviana Elkartea
18:00 Kubatar dantzaldia. Sierra Maestra Elkartea
18:30 Dantza: Sangra Boliviana Elkartea
18:45 Zurrumurruen kontrako ekimena
19:00 Euskal Herri Kirolak. Gimkana
19:30 Lore-dantza. Filipina Pagkakaisa
20:00 Jaialdiaren amaiera: Mariachi Tolin
