Colombia-Euskadi Elkarteak eta Echando Raices Kulturarteko Zentroak, Basauriko Udalaren laguntzarekin, Irrati Kluba antolatu dute gazteentzat zein nagusientzat martxoa eta ekaina artean. ‘Elkarbizitza sustatzen dugu. Kultura aniztasunaren alde zurrumurruka’ da ekimenaren leloa.
Mikroirratsailoak egingo dituzte eta Arrazakeriaren eta Xenofobiaren kontrako Nazioarteko Eguna, 0porrak eta kultura aniztasuna izango dituzte hizpide. Ekintza honetan edonork parte har dezake eta bi multzotan banatuta egongo da: alde batetik, 10 eta 30 urte bitartekoak eta bestetik, 30 urtetik gorakoak.
IRRATI KLUBAK
Martxoak 17
17:00-18:00 + 18:30-19:30 “Gorrotoaren diskurtsoaren aurka: hitz egingo dugu?”
Martxoaren 21ean argitaratuko dute podcasta
Apirilak 7
17:00-18:00 “Laster oporrak: zenbait gomendio”(10-30 urte).
18:30-19:30 “Kultura aniztasunaren ekarpenei buruz hausnartzea” (+30 urte)
Apirilaren 12an argitaratuko dituzte podcastak
Maiatzak 20
17:00-21:00 Kultura Aniztasunaren Azoka: ekitaldiaren berri ematea
Podcasta maiatzaren 27an argitaratuko dute
Ekainak 16
17:00-18:00 “Uda badator: ipuin bat kontatuko dizut?” (10-30 urte)
18:30-19:30 “Bikini operazioa: estereotipoak hausten, aurrejuzguak ezerezten” (+30 urte)
Ekainaren 30ean argitaratuko dituzte podcasta
