→Basauri

Laburbira euskarazko film laburren emanaldia martxoaren 22an Basaurin

basauri laburbira 2017 film laburrak

Martxoaren 22an itzuliko da Basaurira Laburbira euskarazko film laburren zirkuitua. Pozokoetxe Kultur Etxean izango da, sarrera doan.

Martxoaren 22an, asteazkenez, itzuliko da Basaurira Laburbira euskarazko film laburren zirkuitua Euskarabila Elkartearen eskutik eta Udalaren laguntzarekin. Perla txikien emanaldi hau Pozokoetxe Kultur Etxean izango da 19:00etatik aurrera, sarrera doan.

Zortzi laburmetrai proiektatuko dituzte (guztira 77 minutu): Azken Saskia (Oier Fuentes), Beti bezperako koplak (Ageda kopla taldea), Ihesa (Alejandro Díaz Castaño), Elemakarrak (Ibon Iza), Jalgi (Eki Pagoaga), 280º (UDA films), Hileta (Kepa Sojo) eta Euspot lehiaketako spot onenak. Era berean, solasaldia egongo da film laburren sortzaileetako batekin.

 

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak