→Basauri

Langile bat hil da Basauriko Amebil enpresan, zortzi metrotik jausita

Basauri Amebil Lan Istripua enpresa

Basauriko Azbarren auzoan kokatuta dagoen Amebil enprensa gertatu da ezbeharra, 10:30ak aldera.

Amebil enpresaren aurrekaldea // Google Maps

Basauriko Azbarren auzoan kokatuta dagoen Amebil enprensa gertatu da ezbeharra, 10:30ak aldera. Teilatua konpontzen ari zela, zortzi metrotik jausi da langilea. ELA eta LAB sindikatuek lan istripua salatu dute, eta azaldu dute behargina El Rincon de la Forja de Mena enpresan lan egiten zuela, Amebil-ek azpikontratatuta. Urtea hasi zenetik 47 langile hil dira Euskal Herrian lan istripuetan.

ELAk adierazi duenez, “ez dago argi zerk eragin duen lan istripua, baina ikerketa lehenbailehen martxan jarri behar da, erantzukizunak argitzeko. Hala ere, gure ustez, azpikontratazioa da lan istripuen arrazoi nagusietako bat”. Ildo horretan, ELAk instituzio publikoei eskatu die prebentzio neurriak lehentasun gisa har ditzatela, baina horretarako “giza baliabide gehiago jarri behar dira, eta beharrezko material eta formakuntzak ahalbidetu, eta kontrola handitu eta ikuskaritza gehiago egin“. ELA eta LAB sindikatuek iragarri dute elkarretaratzea egingo dutela datorren astelehenean, 11:30ean, Basauriko lantegiaren aurrean. Halaber, gogora ekarri du urtea hasi zenetik 47 langile hil direla Euskal Herrian.

Basauriko Udalak doluminak bidali dizkie hildako langilearen familia eta lagunei. Halaber, lan-arriskuak sahiesteko prebentzi neurriak handitzea eta indarrean dauden derrigorrezko neurriak betetzeko deia egin du Udalak.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak