Liburuaren Nazioarteko Eguna ospatzeko, Sagarrak-Ekologistak Martxan taldeak ‘Liburu zaparrada’ antolatuko du beste urte batez, Basauriko Udalarekin lankidetzan. “Apirilaren 23an, larunbatez, ehundaka liburu irakurle berrien bila helduko dira gure herriko auzo guztietara“, diote antolatzaileek: “Libururen bat topatzen duenak bi aukera ditu: hartu irakurtzeko edo bertan utzi beste pertsona batek hartu ahal izateko“.
Aurtengo ekimenaren leloa “Homo liber, homo librorum” da (liburuek libreago egiten gaituzte) eta kalean aurkituko diren liburuetan doan orri-markatzaileetan lelo hori agertuko da zazpi hizkuntzata.
