→Basauri

Logo lehiaketa martxan jarri du Basaurin Be Bagara ekimenak

basauri basaurin be bagara 2014 13

Maiatzaren 10era arte egongo da zabalik epea 2015eko Basaurin Be Bagara jaia aurkeztuko duen logo lehiaketan parte hartzeko.

2015eko Basaurin Be Bagara jaia azaroaren 29an ospatuko da Solobarria plazan. 12 orduko ekimena izango da aurtengoa: 08:00etan emango dio hasiera eta 20:00ak arte luzatuko da. Basaurin Be Bagara elkartetik adierazi dutenez, “basauriarrok osatuko dugu egitaraua, aniztasuna zentzu guztietan bultzatuz. Eta horretarako nahi duen ororen partaidetza sustatuko dugu: elkarteak, taldeak zein norbanakoak“.

Aurtengo jaia aurkezteko, logo lehiaketa deitu du beste behin ere Basaurin Be Bagarak. Maiatzaren 10a izango da lanak euskarabila@topagunea.com helbide elektronikora bidaltzeko azken eguna.

LOGOA SORTZEKO GOGOAN HARTU BEHARREKOAK

  • Agertu beharreko hitzak: BASAURIN BE BAGARA 2015

                                                              365 EGUNEZ

  • Letra mota: BINNER D
  • Koloreak: aurreko 3 logoetan erabili diren 6 koloreak
  • Formato digitala: JPG (gutxienez 2000 px x 2000 px)
  • Logoarekin batera bidali beharreko datuak: izen-abizenak eta telefono zenbakia
  • Saria: ekimenaren zabalkunde osoa, irabazle suertatutako logoa oinarri egingo da, egilea argi eta garbi jakinaraziz beti
  • Epaimahaia: Euskarabilako Zuzendaritza Batzordea
  • Logoak ezin du lehenago beste lehiaketaren batera aurkeztua izan
Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak