→Basauri

LOMCEren kontrako 300 sinadura bildu ditu Arizko Ikastolak

basauri lomce arizko ikastola salmenta sinadurak 2015

2015eko martxoan LOMCEri aurre egiteko eta “gure hezkuntza” eraiki­tzeko proposamenak batzen eta he­datzen hasi ziren Basauriko Arizko Ikastolan. Burutu duten ekintzetako bat sinadura bilketa izan da: alde batetik, ikasleen gurasoei zuzendu­takoa eta, bestetik, ikastetxeko ira­kasleei zuzendutakoa.

Guztira, ia 300 familiak sinatu dute orria, baita irakasle guztiek ere: “Guztiz arrakastatsutzat jotzen dugu”, diote Arizko Ikastolatik. Ho­riek horrela, LOMCErik GABEko Ba­sauriko lehen ikastetxea bihurtu da Arizko Ikastola.

Sinadura bilketa honen bidez, “LOMCEri gure ezezkoa adierazi nahi diogu eta Arizko Ikastola LOMCE­rik GABEKO GUNEA izan dadin gure hezkuntza eredua sendotzeko bi­dean urratsak emateko hautua egin­go dugu, Ikastolako eragile guztiekin batera”, dio gurasoei zuzendutako eranskinak.

Bide horretan, Arizko ikastolako irakasleek hurrengo ardatzak izango dituen hezkuntza sistemaren alde egingo dutela adierazi nahi dute: ikastetxeen autonomia eta funtzio­namendu demokratikoa bermatuko dituen hezkuntza sistema, eskola komunitate osoaren parte hartzea sustatuz; ikasle euskaldun eleaniz­tunak sortuko dituena; euskal curri­culumean oinarrituko dena; ikaske­ta prozesuaren ebaluazio jarraitua egingo duen sistema; elkarbizitza eta lankidetza bultzatuko dituena; hezkidetza helburu izango duena; iparra aukera berdintasunean izan­go duena; eta, mundu ikuskera eta sinesmen guztiak errespetatuko di­tuena.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak