Loreak Oscar Sarietako Atzerriko film onenaren kategorian lehiatuko da 2016ko otsailaren 28an. Itziar Ituño basauriarra alfonbra gorrian ikusiko al dugu?
Gaur bertan jakinarazi du Espainiako Zinema Akademiak zein pelikula lehiatuko den 2016ko Oscar Sarietan, Atzerriko film onenaren sailean. “Loreak” (Jon Garaño eta Jose Mari Goenaga), “Magical Girl” (Carlos Vermut) eta “Felices 140” (Gracia Querejeta) pelikulen artean, euskal produkzioa aukeratu dute Hollywoodeko alfonbra gorritik igarotzeko. 88. Oscar Sariak otsailaren 28an ospatuko dira.
Itziar Ituño aktore basauriarra ‘Loreak’ pelikularen protagonistetako bat da, Nagore Aranburu, Itziar Aizpuru eta Josean Bengoetxearekin batera, besteak beste. Hollywoodeko alfonbra gorrian ikusiko ote dugu Itziar Ituño?
