→Basauri

‘Loreak’ filma Oscar sarietara joateko hautagaia da

basauri loreak ituño garaño 2014 5

Hautagai gisa aurkeztu du Espainiako Zine Akademiak ‘Loreak’ filma, baita ‘Magical Girl’ eta ‘Felices 140’ filmak ere. Irailaren 29an jakinaraziko dute zein pelikula lehiatuko den Oscar sarietan.

Espainiako Zinema Akademiak Oscar sarietarako lehen hautaketa egin du, atzerriko film onenaren sailerako. Gaur bertan hiru finalisten berri eman dute: ‘Loreak’ (Jon Garaño eta Jose Mari Goenaga), ‘Magical Girl’ (Carlos Vermut) eta ‘Felices 140’ (Gracia Querejeta). Irailaren 29an jakinaraziko dute hiru pelikula horietatik zein jardungo den Espainiako Akademiaren izenean 2016ko Oscar sarietan.

Itziar Ituño aktore basauriarra ‘Loreak’ pelikularen protagonistetako bat da, Nagore Aranburu, Itziar Aizpuru eta Josean Bengoetxearekin batera, besteak beste. Hollywoodeko alfonbra gorrian ikusiko ote dugu Itziar Ituño?

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak