→Basauri

‘Maitasunaren arbola’ ipuin pre-erotikoaren irakurketa apirilaren 15en Pozokoetxen

maitasunaren arbola kartela

Joxemari Carrere kontalaria Basauriko Pozokoetxe Kultur Etxean izango da ‘Maitasunaren arbola’ ipun pre-erotikoaren irakurketa egiten. Erotismoaren gaineko gogoeta bat da kultura ezberdinetako ipuin tradizionaletan agertzen diren sexu harremanetatik abiatuz. Irakurlearen txokoaren hitzordua asteazkenean izango da 19:00etan.

MAIATSUNAREN ARBOLA

maitasunaren arbola kartelaMitologiatik kontu zaharretara munduko kultura guztietan sexu kontuak agerpen esanguratsua izan dute. Pertsonen sorrera azaltzeko, harreman debekatuak azaltzeko, samurtasuna, maitasuna, grina, eta beste hainbat kezka eta gogoeta azaltzen dira ipuin askotan. Tabuak, jokaera debekatuak, desira ezkutuak, denak du bere lekua kontakizunetan. Izan ere, sexu harremanak ez dira bide bakarrekoak, anitzak eta, askotan, ulergaitzak jendarte bateko kidea ez denarentzat. Baina guztietan sexu harremanak pertsonen arteko harremanen isla baino ez dira, jende humanoaren existentziaren gaineko gogoetaren parte baino ez “Maitasunaren Arbola Ipuin pre-erotikoak” ipuin ikuskariak ibilbide bat proposatzen du munduko kultur ezberdinen mitoak eta ipuinen barrena, sexua kontuak ahoan. Geroago, askoz ere geroago, erotismoaz hitz egiten hasi zen.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak