Maria Apellaniz basauriarra eta Mikel Argiñarena Arizko ikastolako irakasle ohia EH Bilduren kongresurako hautagai zerrendan izango dira datozen Espainiako Kongresu eta Senaturako hauteskunde orokorretan.
Bizkaiak Oscar Matute izango du buru, eta bosgarren eta seigarren izango dira Apellaniz eta Argiñarena, hurrenez hurren. Gizarteratze Goi Mailako teknikaria da Maria Apellaniz. Mikel Argiñarena, filosofia eta Letretan lizentziaduna, jubilatua eta Pentsionistak Martxan Plataformako kidea. Horrez gain, Arizko ikastolan irakasle izan zen Argiñarena eta bere bizitzaren memoriak jaso zituen ‘Neronek bizi izandakoa’ (Utriusque Vasconiae, 2014) liburua kaleratu zuen.
