‘5 urte Marienea, etxetik kalera’ lelopean, Basauriko Emakumeen Etxeak bosgarren urteurrena ospatuko du maiatzaren 19an, ostiralez, Bentako plazan
Basauriko Udaleko Berdintasun Atalak Marienea Emakumeen Etxea sortu zuenetik bost urte bete dira. Udalerriko mugimendu feministak berezko gunea izateko aldarrikapenaren ondorioz eratu zen 2012an Marienea Basauriko Emakumeen Etxea.
Bosgarren urteurren hau ospatzeko ekitaldia antolatu dute maiatzaren 19an, ostiralez, 18:00etatik aurrera Bentako plazan (euria bada, Solobarria plazan izango dira jarduerak). Helburua da Marieneak eskaintzen dituen baliabideak eta jarduerak ezagutzera ematea. Horretarako, ‘5 urte Marienea, etxetik kalera’ leloa aukeratu dute.
MARIENEAK 5 URTE – EGITARAUA
Maiatzak 19, ostirala
18:00 Harrera eta ongi etorria
18:05 Dantza eta perkusio ahalduntzailea: dantza afro-kubatarra eta Basfemband
18:30 Sormen-tailerrak: Txalaparta, marraztu zure desirak…
19:00 Clown emanaldia Las Kapritxosas taldearekin: Aldaba feminista
19:20 ‘Neure begirada’ argazkigintza proiektua
19:35 Emakumeok ozen irakurtzen dugu
19:50 Amaiera eta sorpresa
