→Basauri

Mercabilbaora sartzeko errepidea eta inguruak birmoldatzeko obrak uda honetan hasiko dira

basauri mercabilbao sarrera

Asfaltos Uribe enpresak burutuko du birmoldaketa eta Basauriko Udaletik adierazi dutenez, lanak uztaila amaieran edo abuztu hasieran abiaraziko dira.

Basauriko Udalak esleitu egin ditu dagoeneko Mercabilbaora sartzeko errepidearen eta bere inguruaren birmoldaketa egiteko lanak. Esleipenduna Asfaltos Uribe enpresa da eta obrek 254.366 euroko zenbatekoa izango dute. Udal arduradunek aurreikusi dute lanak uztaila amaieran edo abuztu hasieran abiaraziko direla.

OBRAREN NONDIK NORAKOAK

Autobideko tunelaren azpian dagoen oinezkoen pasabidea kanpoaldera aterako dute eta Artunduagako biribilgunearen ondoan kokatuko da. Udaletik diotenek, “horrek hobetu egingo du bertako segurtasuna, tunelean ikusgaitasuna txikia da eta -hango argiztapena doitu egin den arren-“. Mercabilbao ingurutik Artunduagako biribilgunera doazen espaloiak ere berriztu eta zabaldu egingo dira. Beste alde batetik, autobus geltokia lekuz aldatuko dametro batzuk“.

Era berean, Kantalazarra parkearen ondoko bidegurutzetik Artunduagako biribilguneraino doan errepide guztia berriro asfaltatuko dute.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak