Bost urte barru Euskadin eraiki nahi dituen 25 supermerkatuetako bat Basaurin kokatzea erabaki du Mercadonak, eta martxoa eta apirila bitartean eraikuntza obrak hastea aurreikusi dute, 2015eko bukaeran irekitzeko.
Egoera honen aurrean Mercadona supermerkatua Basaurin ez irekitzearen aurkako kartelak jarri ditu herrian zehar Gazte Komunistak taldeak, “Mercadonaren irekitzeari ez!” lelopean. Mezuak honakoa dio: “Basauriko eta Barakaldoko taldeen kanpaina bertako herrietan Mercadonaren berehalako inaugurazioen kontra. Merkataritza txikiari kalte egiteko beste kolpe bat. Euren onurak, gure hondamena”.
