→Basauri

Mugikortasun urriko aparkalekuak behar ez bezala erabiltzeagatik 50 isun jarri dituzte Basaurin

basauri udaltzaingoa 2015

Urtarriletik maiatzera bitartean Basauriko Udaltzaingoak 50 isun eta 3 salaketa jarri ditu eta garabiarekin 9 ibilgailu eraman ditu.

Urtarriletik maiatzera bitartean Udaltzaingoak 50 isun eta 3 salaketa jarri ditu eta garabiarekin 9 ibilgailu eraman ditu mugikortasun mugatuko aparkalekuetarako baimenak behar ez bezala erabiltzearen ondorioz

Basauriko Udaltzaingoak areagotu egin du mugikortasun urria dutenentzako aparkalekuen erabileraren gaineko zaintza, aparkaleku horiek baimenik gabe edota behar ez bezala erabil daitezela ekiditeko. Zaintza horren ondorioz, urtarriletik maiatzera bitartean 50 isun jarri dituzte, garabiarekin 9 ibilgailu eraman dituzte eta epaitegietan 3 salaketa ipini dituzte. Azken kasuari dagokionez, 2 salaketa iruzurragatik izan dira eta beste bat baimena osteagatik.

Irakusne Beaskoetxea Basauriko Udaltzaingoaren ordezkariak dioenez, “herritarrengandik kexa ugari jaso ditugu, ikusi dutelako aparkaleku horiek ez direla behar bezala erabiltzen. Jarraipen zorrotza egiten jarraituko dugu, mugikortasun urria dutenek hain beharrezkoa duten baliabide hori egkiro erabiltzen dela bermatzeko“.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak