Iaz antolatu zuten bezala, aurten ere Ilargia, La Zona eta Snoopy tabernek, Basauriko Udaleko Zirt Zart Gazte Bulegoaren laguntzarekin, Arabafest musika jaialdiaren bigarren edizioa prestatu dute. Uztailaren zehar bost taldek edo norbanakoek Araba kalea musikaz girotuko dute.
Arabafest II – Egitaraua
Uztailak 1, ostirala: Oier Asla
Uztailak 9, larunbata: Cul de sac
Uztailak 16, larunbata: Red lips
Uztailak 23, larunbata: Bluemor Blaze
Uztailak 30, larunbata: Kurixe
