Ekainaren 2an ospatuko da San Keremos jaia Kareaga auzoan hainbat ekitaldirekin: umeentzako arte ekintza Kaleartean ekimenaren baitan, parrillada eta musik-fest.
Aurten berrikuntza bezala, bi asteburu hartuko ditu ekimenak (maiatzaren 25etik 27ra eta ekainaren 1etik 3ra) eta Bidebieta eta Kareaga auzoetara hedatuko da.
Basauriko lorezainek mobilizazioak deitu dituzte zerbitzuak jasan dituen murrizketen aurka. Egunero ordubeteko lanuztea egingo dute 15 langilek.
Kontsumo arduratsu eta eraldatzailerako kanpainaren barruan Sare kooperatiboak ehunduz, ekonomia hutsetik haratago emakumeen topaketa antolatu dute Basaurin maiatzaren 22an.
Urriaren 6tik 14ra bitartean ospatuko dira San Fausto jaiak Basaurin. Oraindik egitaraua zehazteke dago, baina jaiak iragarriko dituzten kartelen lehiaketa abiarazi dute.
Maiatzaren 20an ospatu da Basauriko Meeting Paralinpikoa. Aurten 20. edizioa bete du eta nazioarteko eta bertoko 240 atleta batu ditu Artunduagako kiroldegian.
Eguerdian udaletxetik abisatu da ‘Pentsio publiko duinak’ lemapean, ehunka herritar batu dituen manifestazioa. 1.080 euroko gutxieneko pentsioa aldarrikatzen dute. Pentsioak babesteko bidea lan duina dela diote....
Apirilaren 11n Nerbioi ibaira eroritako hondakinak kendu eta aldi baterako paseoaren zein hormaren egonkortze-lanak abiaraziko ditu Basauriko Udalak.
Basauriko lau puntu esanguratsuetan eskailerak ostadarrearen koloreekin margotu dituzte: udaletxe aurrean, Pozokoetxe-Bizkotxalde parkean, Marienean eta Ixatxak parkean.
Euskal Astearen barruan IV. Mintzodromoa antolatu dute gaur, maiatzak 17, Basaurin. Goizeko saioan 100 berbalagun inguru aritu dira euskaraz, gehienak Basaurikoak baina Galdakaoko herritarrak ere izan...