
San Migeleko La Fabrica Kolektiboak 'Kurdistan. Emakumeak eta iraultza' hitzaldia antolatu du abuztuaren 30ean San Migel Bizirik elkartearen egoitzan.

Irailaren 6tik 8ra bitartean ospatuko dira Kareagako jaiak, Basaurin. Sorgina Kultur Elkarteak 40 jarduera baino gehiago antolatu ditu.

Manuela Eguiguren Elkarteak 25. urteurrena ospatu du aurten. 1994. urtean eratu zuten Basauriko zenbait emakumek elkartea, "beste emakume batzuekin harremanak sortzeko eta trebatzeko helburuekin".

Francisco Izaola Plágado, ‘Pantxo’ ezizenez ezaguna, basaurriarra hil da 96 urterekin. San Mames futbol zelaiko arku famatua sortu zuten soldatzaileetako bat izan zen, Basauriko La Basconia...

Suhiltzaileek 16:40an jaso dute abisua, Basauriko Agirre Lehendakariaren kaleko etxebizitza batek su hartu eta gero. Basauriko suhiltzaileak bertaratu dira tokira, baina sutearen indarra dela eta, Uriosteko...

12:00ak aldera hasi dira Basauriko maisu-maistren etxea zena eraisten. Lanen ondorioz Nagusia kaleko errepide zati bat moztu dute udaletxerako noranzkoan,

Bihar botako dute Arizgoitiko maisu maistren etxea. Orain arte eraikinaren barrualdea husten ibili dira baina bihar, abuztuak 8, azpiegitura eraisten hasiko dira.

Zuriñe Padillak zilarrezko domina lortu du Zagreben (Kroazian) egin den taekwondoko Europako unibertsitate arteko txapelketan.

Mercabilbao ondoko pasealekua itxiko dute 22:30etatik hurrengo eguneko 11:30ak arte. Datorren astean prozesua errepikatuko dute baina oraindik ez dute eguneraren berri eman.

San Migelgo biribilgune berriak eztabaida sortu du gidarien artean.