Probidentzia Andra Mari ikastetxeak 85 urte bete ditu Basaurin. Apirilaren 21ean ospakizun-jaia antolatu dute.
Apirilaren 7an omendia egingo diote Iñigo Cabacasi, bere hilketaren seigarren urteurrenean. Omenaldi "masiboa" izatea eskatu dute senideek eta lagunek.
Basauriko sexu informazio bulegoko koordinatzailea da Saioa Hernandez sexologoa. Sexu hezkuntza eskoletan lantzeko komikia sortu du, Saioz saio izenekoa.
Martxoaren 21ean Arrazakeriaren eta Xenofobiaren Nazioarteko Eguna ospatzen da. Horren harira, Basaurin berdintasunaren, bakearen eta justiziaren aldeko murala margotu dute.
Otsailean Barreterapia saioak Galdakaon antolatu ondoren, apirilaren 19an Basaurin izango da barre egiteko saioa, Hego Uribeko Berbalagunen eskutik.
2017an Basauriko eta Etxebarriko Behargintza zerbitzuak 288 lanpostu berri sortu ditu eta 38 enpresaren sorrera sustatu du.
Vostokerantz elkarteak, Basauriko Ezker Kultur Gunearen laguntzarekin, Ukraniako gatazkari buruzko jarduerak antolatu ditu martxoaren 23an eta 24an.
Fatty Martin ezizenarekin, telesailei eta filmei buruzko analisiak, sketchak eta film laburrak egiten ditu Mikel Iturbe basauriarrak. 10.000 jarraitzaile ditu Youtuben.
%65a abisuak, iradokizunak, esker onak edo galderak izan dira, eta %35a kexak. Basauriko HAZak 47.000 izapide inguru egin ditu iaz.
Erabakitzeko eskubidearen alde, Donostia, Bilbo eta Gasteiz lotuko dituen giza katea egingo da ekainaren 10ean. Apirilaren 11n Basaurin aurkeztuko dute ekimena.