Hego Uribe eskualdean guztira 20 lan aurkeztu dituzte: hamar Basaurin, lau Arrigorriagan, bakarra Etxebarrin, Galdakaon bi eta Ugaon hiru.
Azaroak 25 dituen honetan, Emakumeenganako indarkeriaren aurkako nazioarteko eguna ospatzen da. Basaurin, azken urtebetean erail dituzten emakumeak gogoratu dituzte.
Euskararen Nazioarteko Egunaren harira, 'Basaurin be bagara 2017' abestiaren bideoklipa grabatu du Atzekabe taldeak, Bizkotxalde eskolako ikasleek lagunduta.
Kontsumoa Basaurin: atsegin handiz! dokumentala aurkeztuko dute azaroaren 22an. Basauriko merkataritza du ardatz ikus-entzunezkoak.
Edukiontzi marroia erabiltzeko materiala azaroaren 13tik aurrera banatuko dute. Herriko familien %25ak organikoa birziklatzea da kanpainaren helburua, hau da, 3.022 familiak.
Arte Martzial Mistoen (MMA) errege bilakatu da Aratz Garmendia, Kamikaze, basauriarra. Arrigorriagako Kuraia Bizkaia gimnasioan egiten du lan.
39. aldiz ospatu da aurten Basauriko Herri Krosa, korrikalari gehien batzen dituen lasterketa. Eguraldia kaxkarra izan arren, antolakuntzaren arabera, 1.000 lagun inguruk parte hartu dute. Ixatxak...
Dale al coco film laburren emanaldia azaroaren 9an, ostegunez, izango da Marienea Basauriko Emakumeen Etxean, sarrera doan.
Idazle basauriarraren azken nobela Basauriko jaietan, sanfaustoetan, dago kokatuta. Azaroan kalean izango da euskarazko bertsioa.
Berrehun lagunetik gora batu dira gaur Basauriko San Migelen ospatu den Bizkaiko Kantarien Topaketan. Guztira lau talde izan dira: Arrigorriagatik etorritakoak, Galdakaokoak, Santurtzikoak eta San Migel...