Urtarriletik maiatzera bitartean Basauriko Udaltzaingoak 50 isun eta 3 salaketa jarri ditu eta garabiarekin 9 ibilgailu eraman ditu.
Ekainaren 28a Sexu Askapenerako Eguna da. Basauriko Udaleko Berdintasun Atalak eta Sexu Informazio Bulegoak egitaraua antolatu du ekainaren 12tik aurrera.
Ekainaren 18an San Migeleko frontoiak XV. Gazte Txapelketako finalak hartuko ditu 10:00etatik aurrera. Guztira Bizkaiko 65 pilotarik hartu dute parte.
Herriko Taldeak dagoeneko egitaraua prestatzen dabil. Motorrak berotzeko kartel lehiaketa abiarazi du Basauriko Udalak eta 1.950 euro banatuko dituzte.
6 urte daramatza Basaurin trikitia irakasten Agus Barandiaranek. Korrontzin, ostera, 13 urte dagoeneko, eta 30 bat urte trikitia jotzen hasi zela.
Soloarteko garajea eraiki zenetik hezetasun eta iragazte arazoak izan ditu. Arazo horiek konpontzeko obra esleitu berri du Basauriko Udalak, 69.575 euroan.
Basauriko Urbi Institutuak amaiera eman dio ekainaren 2an ikasturte honetako FOR (Finding Our Roots) Erasmus+ proiektuari.
Ekainaren 9tik 11ra bitartean ospatuko da Basauri Eskubaloi Solidarioaren X. edizioa. Txapelketa puntuagarria izango da Espainian eta Europan.
Finalera Celta de Vigo eta Real Sociedad iritsi dira eta galiziarrek lortu dute garaipena (2-1). Espanyol, Athletic Club, Chertanovo eta Basauriko Selekzioak itxi dute sailkapena.
Ekainaren 3an eta 4an ospatuko da Soloarte futbol zelaian XIX. Piru Gainza Txapelketa. Aurten The Masters gimnasioa omenduko dute.