Martxoaren 21ean Arrazakeria eta Xenofobiaren Kontrako Nazioarteko Eguna ospatzen da eta Basaurin bakearen aldeko ekimena egingo dute.
Espainiako Auzitegi Nazionalak gaitzetsi egin ditu LAB, ELA eta ESK sindikatuek aurkeztutako demandak. 2017 eta 2018 artean burutuko da EEEa.
Martxoaren 24tik 26ra bitartean ospatuko da Basauri Pintxo Festa. Era berean, musika kontertuak antolatuko dituzte, doan.
San Miguel eta Orduña futbol taldeen arteko partidan izan ziren istiluetan Indartsu Klubeko zenbait jokalarik parte hartu zuten.
Basauriko Txarraska Gaztetxeak Petritegi Sagardotegira (Astigarraga, Gipuzkoa) irteera antolatu du martxoaren 18an, larunbatez.
Baietz Basauri plataformak 'Eskubide sozialen defentsan, murrizketarik ez' hitzaldia antolatu du gaur, martxoak 14, Pozokoetxe Kultur Etxean.
Hego Euskal Herrian sei urte hauetan izandako feminizidioen gertaerak, horien tratamendua prentsan eta epaien analisia biltzen ditu txostenak.
Aurten 20. urteurrena ospatzen da Ixatxak Sariak ematen dituztela Basaurin. San Jose ikastetxearen ikasle ohien elkarteak banatzen ditu urtero 1997tik.
Gaur, martxoak 12, faxismoaren biktimak omendu dituzte Basaurin. Hain zuzen, 41 urte dira Guardia Zibilak Vicente Anton Ferrero basauriarra erail zuela.
Etxebizitza-eraikinetatik ikur frankistak kentzeko prozesuari berriro ekingo dio Basauriko Udalak. 65 komunitatek ez dute oraindik baimenik eman.