
Errepideko asfaltoa berritzeaz gain, hondakinentzako eta birziklatzeko edukiontzien kokapena berrantulatuko dute, aparkatzeko leku bat gehituz.

'Mugimendu Feminista gogoz eta indartsu' lemapean LAB sindikatuko emakumeen asanblada egingo dute gaur, urtarrilak 28, Basaurin.

Bestetik, Javi Alzola basauriarrak Haize-instrumentuen konbo tailerra eskainiko du otsailaren 7tik martxoaren 8ra bitartean.

San Faustin kuadrillak udal hauteskundeetara aurkezteko asmoa agertu du. Hauteskunde-programa otsailaren 7an aurkeztuko dute Pozokoetxe Kultur Etxean.

Iazko datuak hobetu ditu Basauriko Emakumeen Merkatu Solidarioak. Hain zuzen ere, 18.600 euro bildu dituzte aurten, iaz baino 300 euro gehiago.

Baskonia zubia berreraikitzeko obrak urtarrilaren 21ean hasiko dituzte eta 9 hilabetez luzatuko dira. Ibilgailuen trafikoa moztu egingo dute otsailean.

Urtarrilaren 26an Storyboard Master Class ikastaroa izango da Basaurin, Mikel Anteroren eskutik. Izena emateko epea zabalik, hilaren 21era arte.

Mikel Iturbe basauriarraren 'La Tierra de la Luna Roja' eleberria 2018. urteko fantasia liburu onenen artean izendatu du Circulo Rojo autoekoizleen argitaletxeak.

Hitz-erdiko kontaketak euskarazko ipuin laburren lehiaketaren bigarren edizioa martxan da. Lehen deiadian parte hartzeko epea zabalik dago martxora arte.

Sexu abusuen kontra eta biktimei babesa adierazteko manifestazioa egin dute gaur Basaurin. ‘Ez naiz isilduko’ herri plataformak deituta, 5.000 lagun batu dira.